Kalabaza berde ibiltaria Doneztebeko merkatarien elkarteko dendaz denda ibiliko da

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 31a, 19:00

Kalabaza berde ibiltariaren kanpaina paratu du martxan Doneztebeko Merkatarien eta Zerbitzuen Elkarteak. Azaroaren 11ra bitarte kalabaza berdea dendaz denda ibiliko da eta denda barrenean aurkitzen duten bezeroen artean 50 euroko lau erosketa txartel zozketatuko dituzte.

23 denda eta zerbitzuk parte hartuko dute kanpainan: Angie English Academy, A. P. Amaya Picabea, Arrate Estetika Zentroa, Artlepo-Onddo Ta Punto, Beni arrandegia, Saldias harategia, Lacar Etxea, Cosas de Casa, Eroski, Doneztebeko gasolindegia, Apeztegia Berria ferreteria, Garmendi TX, Kalash bitxiak, Kimetz belar denda, Kukuka haur arropa denda, Maite Moda, Mendia botika, Menditxuri, Miguelena, Olatz zapata denda, Julia gozotegia, Sare Akademia eta Ze goxo fruta denda.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun