Ttipi Txartela

«Astero berritasunak sartzen ditut dendan»

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 11a, 12:00

15 urtez haurrentzako arropa denda izan ondotik, 2014an ireki zuen Maite Zozaiak Maite Moda denda Donezteben. «Emakumeendako arroparekin hasi nintzen, egunetik egunera berritzen den moda gaztearekin, eta poliki-poliki helduendako arropa ere sartu dut, herrian gehien erosten dutenak baitira. Joan den urtean lokal haundiagoa hartu nuen eta orain mutilendako arropa ere saltzen dut».

Jantziak ez ezik, bitxiak, poltsak, fularrak eta bertzelako osagarriak ere ditu salgai. Hala ere, «eguneroko arropa» da gehien saltzen duena, eta udazkeneko kanpainarekin dago orain. «Astero gauza berriak sartzen ditut, eta jendeak hori eskertzen du. Herri ttiki batean berritasunak ekarri behar dira».

Gainera, «denda ttikietan tratu hurbilagoa eta konfiantza haundiagoa izaten da bezeroarekin». Hala ere, «bertze modu batera funtzionatzen hasi gara, indibidualistagoa, erosketak Internetez egiten… dendak ixten ari dira eta herriak itzaltzen hasi dira, eta pena da. Hemen gaude, aukera haundiak ditugu eta bertze denden prezio berdinak. Jendea beldurrik gabe hurbiltzera animatu nahiko nuke, lasai sartu, atera, ikusi eta probatu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun