Abuztuaren 14an bukaera ezin hobea eman zitzaien bestei. Goizean Ulibeltzak elkartean mus txapelketa izan zen; 20 bikotek parte hartu zuten eta irabazleak Agurtzane Zubieta eta Kristina Sainz izan ziren, bigarrenak, berriz, Joxe Mari eta Teo Latasa aita-semeak. Eguerdian toka, boneta eta zapatila jaurtiketa izan zen. Sailkapenak helduak alde batetik eta gaztetxoak bertzetik egin ziren:
Gaztetxoak | Helduak | |
Toka jaurtiketa | 1. Sara, 2. Iker eta 3. Nahia | 1. Bixente, 2. Arriola eta 3. Jalisko |
Boneta jaurtiketa | 1. Adei, 2. Ion eta 3. Sara | 1. Haritz, 2. Eneko eta 3. Igor |
Zapatila jaurtiketa | 1. Iker, 2. Ion eta 3. Adei | 1. Lier, 2. Haritz eta 3. Igor |
Goiz eta arratsaldez herriko plazan haurrendako koltxonetak egon ziren, eta 19:00etan, giro ezin hobean, frontenis txapelketako finala ospatu zen. Txapeldunak Andoni Espelosin eta Haritz Bereau izan ziren, eta txapeldunordeak Iker Marizkurrena eta Haritz Arriola. Zorionak parte-hartzaile eta antolakuntzari! Finalaren ondotik, Chuchin Ibañezek bere emanaldia egin zuen plazan, eta herri afaria egin zen Ulibeltzak elkartean. Ondotik, Hauspolariek taldearekin plazan dantzatzeko eta herriko bestei agurra ezin hobea emateko tartea izan zuten. Eskerrak aunitz besta eder hauek ateratzeko antolakuntza lanetan ibili diren guztiei baita parte hartu duten guztiei ere. Gora San Tiburtzio!