Bestak 2023

Asteburu ederraren ondotik azken txanpan sartuak dira Elgorriagako bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko uztailaren 24a

Joan den ortzirale arratsean botatako altxaferoarekin hasi ziren Elgorriagako bestak eta ospakizunez betetako asteburu ederra izan dute. Larunbatean, puzgarriak, gazte bazkaria jokoak eta kontzertuak izan zituzten eta igandean paella-jatea. Ondotik, Elutxa txarangarekin batzuk errekarako bidea hartu zuten eta arratsean musika izan zuten.

Azken txanpan sartuak

Astelehen eguerdian toka txapelketa eta zikiro-jatea dute Bñat eta Fernandorekin. Arratsean afaria eta Bizphiru Pelau taldea. Santiago egunean, berriz, eguerdian herriko dantzarien emanaldia eta luntxa eta arratsaldean mus txapelketa, tortilla dastaketa eta DJ J&J izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun