Bestak 2023

Elgorriagako bestak ospatuko dituzte uztailaren 21etik 25era

Ttipi-Ttapa 2023ko uzt. 19a, 15:00

Hainbat ekitaldi izanen dira herrian bortz besta egunetan

Uztailak 21, ortziralea

18:00etan Haize Loira ipuin kontalaria. 20:00etan altxaferoa. 21:00etan zopak Herriko ostatuan. Gauez DJ Infernu txosnan.

Uztailak 22, larunbata

10:30ean puzgarriak. 14:00etan gazte bazkaria. 17:00etan jokoak. 23:00etan kontzertuak: Petti eta Etxeko Uzta, Bip, Tocan2 La Polla eta DJ Aimar. 

Uztailak 23, igandea

10:00etan Argitsu artisau feria. 14:00etan paella jatea. 16:00etan Elutxa txaranga. 20:00etatik 22:00etara eta 00:00etatik 03:00etara Eztitan.

Uztailak 24, astelehena

12:00etan Toka. 14:00etan zikiro jatea Beñat eta Fernandorekin. 21:00etan afaria. 23:00etan Bizphiru Pelau.

Uztailak 25, asteartea

12:00etan herriko dantzarien emanaldia. 13:00etan luntxa. 17:00etan mus txapelketa. 20:00etan tortilla dastaketa eta DJ J&J.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun