Bestak 2023

150 urte bete dituen Ostiz Etxearen eskutik abiatu dira Doneztebeko bestak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 29a, 10:00

Carlos Ostiz eta Pilar Olallak piztu dute lehen suziria eta Arantxa Arregi alkate eta udalbatza berriarekin atera dute argazkia

 

Asteazken arratsean botatako txupinazoarekin abiatu dira Doneztebeko San Pedro bestak. Lehen suziria piztearen ardura, aurten 150 urte bete duen Casa Ostiz dendako Carlos Ostizek eta Pilar Olallak izan dute. Beraiekin batera, Carlos semea eta Josetxo iloba izan ziren udaletxean, baita berriki osatu den udalbatzako kideak ere, Arantxa Arregi alkate berria buru zutela.

Lehen suziriarekin batera besta ere lehertu zen, bengala eta guzti. Kalejiran ibili ziren doneztebarrak, Elutxa txarangarekin eta txistulariak ere ibili ziren.

Gaur San Pedro eguna

Gaur San Pedro egun handia ospatzen ari dira Donezteben. 11:00etako mezaren ondotik, bandera dantzatuko du Eduardo Almandozek eta Trapatan dantza ere eginen dute, bertze hainbat ospakizunekin batera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun