Bestak 2023

Ekainaren 23tik 25era ospatuko dituzte Saldiasko San Juan festak

Ttipi-Ttapa 2023ko eka. 21a, 08:00

San Juan egunez aizkora erakustaldia izanen dute aurten ere Saldiasen.

Ostiraleko suziri eta suekin hasi eta igandeko tortilla txapelketa eta su artifizialak arte, ekitaldi ugari izanen dituzte

Aurten ere San Juan festak ospatzeko gogotsu daude Saldiasen. Asteburuko hiru egunetara mugatu dituzte ospakizunak, ohi bezala, suziriarekin, zopekin eta San Juan suekin hasiko dituztenak. Larunbatean aizkolariak eta herri bazkaria izanen dituzte eta igande goizean mus txapelketa eta arratsaldean haurrendako jokoak, mariatxiak eta tortilla txapelketa. Festak, hasi bezala akituko dira, suarekin. Su artifizialak izanen baitituzte igande arratsean.

 

Ekainak, 23, Ostirala

BEZPERA

20:30ean Bestei hasiera emateko suziria botako dute. Ohiturazko zopak banatuko dituzte. Musika eta dantzaldia izanen da Modestorekin plazan eta San Juan suak piztuko dituzte.

Ekainak 24, Larunbata

SAN JUAN EGUNA

11:30ean Meza txistulariekin. Ondotik, hamaiketakoa. 12:30ean aizkolarien erakustaldia Zigako Joxean Etxeberria eta Hernaniko Suharri Rodriguezen eskutik. 14:00etan herri bazkaria bertsolariekin. Arratsaldez eta gauez, GABENARA taldearekin dantzaldia. 

Ekainak 25, Igandea

11:00etan Mus txapelketa. 16:30ean Haurren jokoak eta puzgarriak plazan. 19:00etan Tajudos del Norte mariatxien musika. 21:00etan tortilla txapelketa. 23:00etan bestei amaiera emateko su artifizialak

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun