Gazteak, ortziralean goizeko bederatzietan inauteriei hasiera eman zioten Ariztigain kanpinean gosari eder batekin. Ondotik bi taldetan banatu eta Joxe Angel eta Modesto akordeoilariekin baserrietako ibilbidean abiatu ziren. Eguerdian, eskola ikasle eta irakasleek frontoian emanaldi ikusgarria eskeini zuten. Arratsaldean, haur eta gaztetxoen txanda izan zen. Frontoian DJ Iñakiren eskutik tarte ederra pasatzeko aukera izan zuten. Gauean emakumeen afaria egin zuten Ulibeltzak elkartean. Bertze urteetan baino emakume guttiago elkartu bazen ere, afari eta giro ederraz gozatzeko aukera izan zuten.
Larunbatean gazteek herrian barna eskea egin zuten. Haur eta gaztetxoek ere arratsalde aparta izan zuten Ulibeltzak elkartean, DJ J&J-ren eskutik.
Igandean, azkenik, desfile ikusgarria, bazkaria eta zozketa izan zuten.