Inauterietan murgilduak daude dagoeneko Sunbillan. Ohi bezala, ospakizunak borobiltzeko karrozen desfilea eginen dute urtarrilaren 29an, igande goizean eta hori ikustera hurbildu behar dutenei zuzendutako zenbait ohar egin ditu Sunbillako udalak. Erraterako, herrirako sarbidea N-121-A errepidetik, «momentu honetan irekita dagoen Iparraldeko sarreratik izanen da, Irun aldetik». Hau da, Iruñea aldetik datozenek ere tunela pasatu eta Irun aldeko sarbidetik sartu beharko dute herrira. Aldi berean, errepidean kotxea aparkatzeko aukera izanen da, baina kotxea 14:30erako erretiratu beharko da. Azkenik, Foruzaingoaren eta boluntarioen azalpenak kontuan hartzea eskatu dute.