Inauteriak 2023

Sunbillako inauteriak ospatuko dituzte urtarrilaren 27tik 29ra

Ttipi-Ttapa 2023ko urt. 25a, 11:00

Sunbildarrek asteburu osoko egitaraua prestatu dute, urtero bezala musikaz eta jardueraz betea

Ilbeltzak 27, ortziralea 

09:00etan gazteen gosaria Ariztigain kanpinean. Ondotik bi taldetan banatuta baserriz baserri ibiliko dira Joxe Angel eta Modesto akordeoilariekin. Mendaur aldekoak Ulibeltzak elkartean bazkalduko dute, bertzeak Bustitz ostatuan. Arratsaldean ttikiendako txokolatada eta dantzaldia DJ Iñakirekin frontoian. 21:30ean gazteen afaria Fonda ostatuan eta 22:00etan emakumeen afaria Ulibeltzak elkartean. Emakumeek afalondoan sorpresa izanen dute. 

Ilbeltzak 28, larunbata 

10:00etan gazteen gosaria Bustitz ostatuan. Ondotik etxez etxe ibiliko dira Beñat Mitxelena akordeoilariarekin. 14:30ean eskean dabiltzanek bazkaria eginen dute Fonda ostatuan. 17:00etatik 20:00etara disko besta Ulibeltzak elkartean DJ J&Jrekin. Gauean gazteen afaria Fonda ostatuan. 

Ilbeltzak 29, igandea 

11:00etan karrozen desfilea Ulibeltzak elkartetik abiatuta eta Igandea txarangak animatua. Desfilean opilak, gaztainak, salda, tortilla eta ardoa banatuko dira ikusleen artean. Txartelak ere salgai izanen dira. Bukatzean bi magra eta bildots baten zozketa eginen dute. 14:30ean bazkaria Ulibeltzak elkartean. Bazkalondoan dantzaldia Andoni Mitxelena akordeoilariarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun