Mintza tonbola Doneztebeko ferietan ere izanen da

Ttipi-Ttapa 2022ko aza. 17a, 10:00
Xabi Iriarte Solaslaguna egitasmoaren koordinatzailea, Elizondoko ferietan egin zen Mintza Tonbolan.

Euskaltzaleen Topaguneak sustatuta eta Solaslaguna egitasmoaren eskutik Mintza tonbola izanen dute Doneztebeko ferietan, ortziralean 09:00etatik 13:00etara.

Solaslaguna egitasmoaren koordinatzaile den Xabi Iriarte Ibarrolaren erranetan, «Elizondoko ferietan inguruko jendeari Solaslaguna egitasmoa hurbiltzeko aukera izan genuen Mintza Tonbolaren bitartez, joko eta irrien artean. Euskara praktikatzea eta gozatzea eskutik doazela erakutsi nahi genien hurbildu zirenei. Mintza tonbolan parte hartu zutenek sari ugari jaso zituzten, bertze batzuk ez baina guztiek egitasmoa gertutik ezagutzeko aukera izan zuten».

Azaroaren 18an, Doneztebeko ferietan izanen dira, ortziralean 09:00etatik 13:00etara. 

Donezteben ez ezik, Lesakako ferietan ere eginen dute tonbola azaroaren 24an, 10:00etatik 13:00etara Plaza Zaharrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun