Arratsalde partean, toka, zapatilla tiraketa eta boneta tiraketa txapelketak jokatu zituzten frontoian, kanpoan eguraldi hagitz beroa zelako. Toka txapelketan, helduetan, Roberto nagusitu zen, Iontxu eta Jaliskoren aitzinetik eta gazteen artean Haritz izan zen irabazle, Ibai bigarren eta June hirugarren. Zapatilla jaurtiketan Xabier M. izan zen onena (54.10), Eneko H. bigarren (49.90) eta Andoni hirugarren (46.30). Gazteetan Joanesek irabazi zuen (34.90), Ibai bigarren (34.70) eta Aimar hirugarren (29.80). Boneta jaurtiketan, nagusietan Roberto irabazle (25.80), Xele bigarren (23.70) eta Erratxo hirugarren (22.70). Gazteetan Iker I. lehenbizikoa (19.05), Hegoa bigarren (15.40) eta Ibai hirugarren (14.40).
Arratsaldean Erreka Dantza taldearen emanaldi ederra ikustera aukera izan zen plazan. Muxikoak ere dantzatzeko aukera izan zen. Gauean, egunero bezala, suzko zezenaren gozamen ederra hartu zuten haur eta gazteek.