Abuztuaren 14an, igandean 20:00etan botako den txupinazoarekin eta herriko trikitilarien kalejirarekin hasiko dira Donamariako bestak. Hori baino lehen, igande eguerdian, Nafarroako hirugarren mailako aizkolari txapelketako finala eta gizonezkoen txokor biltze txapelketak jokatuko dituzte. Ondotik ere hainbat ekitaldi izanen dira: pilota partida astelehenean, herri krosa asteartean, patata tortilla eta postre lehiaketak asteazkenean eta herri bazkaria trikitilariekin eta bertsolariekin ortzegunean, bertzeak bertze.
Abuztuak 14, igandea
12:00etan herri kirol jaialdia. Nafarroako Hirugarren Mailako Aizkora Txapelketako finala eta eta Nafarroako gizonezkoen txokor Biltze Txapelketa. Ondotik ikuskizuna. 20:00etan txupinazoa eta herriko trikitilarien kalejira. Afaria zopak herriko ostatuan 00:00etan Bizphiru pelau taldea.
Abuztuak 15, astelehena
10:00etan gaiteroak herrian barna. Ondotik meza. 12:30ean dantzariak herriko plazan. 18:30ean pilota partiduak: Retegi II.a - Bergara vs Elizalde - Aldabe. 20:00etan Hauspolariek.
Abuztuak 16, asteartea
10:30ean herri kroserako izen-emateak. 11:00etan herri krosa. 13:00etan paella autogestionatua. Arratsaldean elektrotxaranga eta gazte jokoak. 21:30ean pintxo potea. 23:00etan DJ Bull.
Abuztuak 17, asteazkena
Goiz eta arratsaldez puzgarriak plazan eta igerilekuan. 19:00etan patata tortilla eta postre lehiaketak. 19:00etan Hauspolariek taldea. Ondotik afari herrikoia.
Abuztuak 18, ortzeguna
14:00etan herri bazkaria plazan Zuriñe eta Maialen trikitilariekin, eta Nerea Ibarzabal eta Uxue Alberdi bertsolariekin. Ondotik arratsaldez eta gauez Fan & Go taldearen emanaldia. 21:30ean xingar jatea plazan.