Eduardo Almandoz omendu du Doneztebeko Udalak bestetako egun haundian

Ttipi-Ttapa 2022ko eka. 29a, 16:00

Atzo hasi zituzten bestak Donezteben, eta gaur bestetako egun handia dute. Doneztebeko Udalak Eduardo Almandoz herritarrari omenaldi ttiki bat egin nahi izan dio 20 urte bete dituelako bandera dantzatzen. Halaxe egin du gaur ere. Ondotik Trapatan dantza dantzatu dute eta erraldoiak ere ibili dira. Argazkiak: Alicia del Castillo

Zapia eta lore-sorta eman dizkiete gaur goizean Eduardo Almandozi, eta horrekin batera Juan Telletxea lagunak bertso batzuk kantatu dizkio.

Bandera dantzaren ondotik, Trapatan dantzaren txanda izan da. Juan Ramon Ostiz buru dela, Amaia Jorajuria, Uxue Ibarrola, Inma Ibarrola, Lorena Almandoz, Maider Jabalera, Itxaso Estanga, Andrea Mindegia, Lorena Juanena, Andres Ostiz, Joxe Irigoien, Santi Uterga, Alejandro Maylin, Joseba Legarra, Iñaki Telletxea eta Aritz Zulaikak dantzatu dute.

Ondotik, erraldoiak atera dituzte eta Miguel Ostiz eta Enaitz Goñi estreinakoz aritu dira erraldoiekin dantzan. Ondotik udalak luntxa eman du.

Arratsaldean segida izanen du bestak

17:00etatik 19:00etara haurrentzako tailerrak eta ihes gela izanen dituzte eskolako patioan. 17:45ean Ezkurra frontoian Erreka elkarteko pilotari gazteak eta pilota partida: Bengoetxea VI.a- Erasun Elizalde-Urruzolaren kontra. Sarrerak 5 eurotan (ANELA elkartearendako). Ondotik txistorrada Santa Luzia plazan. 20:00etan dantzaldia Gabezin taldearekin. 22:15ean Erreka dantza taldearen ikuskizuna Bear Zanan. 00:30ean dantzaldia Gabezin taldearekin.
 

Ekainak 30, ortzeguna: 09:00etan dianak txarangarekin. 11:30ean buruhandiak. 12:00etan bertso saioa: Sustrai Colina, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi, Maialen Belarra gai-jartzailearekin. 14:00etan Gazte Burrunbaren bazkaria Santa Luzia plazan. 16:30ean puzgarriak eskolako patioan. 17:00etan Elektrokula elektrotxaranga. 20:00etan Mexikortxo Santa Luzia plazan. 22:15ean zezensuzkoa Bear Zanan. 00:00etan DJ KOOL.

Uztailak 1, ortziralea: 09:00etan dianak aurorekin. 10:00etan Lore eskaintza San Pedrori elizako plazan. 10:00etan herri musa Gazte Burrunbaren eskutik. 11:00etan Udal Ttikiaren ongi etorria eta txupinazoa. 11:30ean kalejira eta Dantzari Ttikien ikuskizuna Bear Zanan. Ondotik luntxa dantzarientzako. 13:00etan buruhaundiak. 14:00etan Udal Ttikia aukeratzen parte hartu duten haurren bazkaria. Burrunba luntxa Santa Luzia plazan. Ondotik bingo musikatua. 16:00etan haur jolasak Bear Zanan, Udal Ttikiak emanen dio hasiera. Ondotik Udal Ttikiaren diploma banaketa eta botere itzulera. 17:00etatik 19:00etara Ginkana Intzakardin. 17:00etan Poteo Alaia, aurorak eta kuadrillak Elutxa txarangarekin. 19:30ean DJ PORRU haur berbena Santa Luzia plazan. 21:00etan Dantza Plaza gaiteroekin. 22:15ean Zezensuzkoa Bear Zanan.  00:00etan Mugi Panderoa.

Uztailak 2, larunbata: 09:00etan dianak gaiteroekin. 10:00etan Argitsu feria Parrokia karrikan. 10:00etan discgolf txapelketa Intzakardin (egunean bertan apuntatzeko). 11:00etan herri gosaria Intzakardin. Doneztebeko erraldoien konpartsa herritik barna (eguraldi ona eginez gero). 14:00etan herri bazkaria Intzakardin, Kaldereteak. Bazkarian jokoak. Ondotik erreka igoera. 20:00etan Los Cazahuetes mariatxiak Santa Luzia plazan.  21:30ean Zezensuzkoa txarangarekin Bear Zanara. Ondoren haurren 'Gaixoa ni' Bear Zanan. 23:00etan kontzertuak: Kota Zero, Bastardix eta Tirri&Tery.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun