Kamiseta mahuka luze eta motzak, kirol-jertseak, txaketak, puntuzko jertseak, poloak… saltzen dituzte eta «kotoiaren kalitatearengatik eta diseinu bereziengatik» nabarmentzen dira. «Markaren izen eta logoarekin jokatzen dugu diseinuetan, eta denboraldi aldiro berriak sortzen ditugu. Gure helburua arropak jendearen gustukoak izatea da eta horretan ahalegintzen gara egunero».
Jantziak «erosoak eta karrikakoak» dira; «gazte sentitzen den edozeini zuzendua dagoen marka da Onddo ta punto». Donezteben Artlepo denda dute produktuak saltzeko eta online salmenta egiteko, «baina Euskal Herri osoko hainbat saltokitan eros daitezke gure arropak». Gehitu nahi izan duenez, «eskertuak gaude markak jende artean duen harrerarengatik».