Egitarau zabala
Egun osoan izanen dituzte ekintzak:
- 12:00etatik 12:30era joaldunak ibiliko dira eta Aurreskua dantzatuko dute «zinta mozte» ofizialarekin batera. Eguerdian bazkaria izanen dute plazan. Apuntatzeko azken eguna gaur izanen da Herriko ostatuan eta dendan.
- 17:30etik 19:30era Trikidantzen emanaldia izanen da plazan.
- Ondotik guraso elkarteak bokatak salgai jarriko ditu, San Juan suan saltatu aitzinetik indarrak hartzeko.
Pulunpa eskolatik adierazi dutenez, «besta herrikoia izanen denez, denak bertan ikusteko aukera bikaina! Animatu eta parte hartu!».