Ttipi Txartela

«Mota guztietako terapia naturalak egiten ditugu»

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 5a, 12:00

«Terapia zentro bat» da Doneztebeko Taupada, Itxaso Mendizabalek duela bi urte ireki zuena; «12 urtez hainbat zentrotan ibili nintzen lanean, Bilbon, Elizondon, Irunen, Donostia… jende aunitzek ezagutzen ninduen eta nire zentroa irekitzea erabaki nuen».

Terapia mota aunitz egiten dituzte zentroan, «nik eramaten dut kudeaketa baina terapeuta aunitz gaude eta denetik egiten dugu; Metabolic balance dietak, txinatar medikuntza, masajeak, depilazio biologikoak, reikia, umeentzako terapiak, estetika naturala, homeopatia… dena naturala. Biomagnetismoarekin, adibidez, «gorputzaren oreka lortzen da imanen bidez; birusak, bakteriak, onddoak, parasitoak… detektatuz».

Eskualde osoko jendea joaten da terapiak egitera eta «lan aunitz» daukate. Web orria edukitzeak «aunitz lagundu duela» adierazi du Mendizabalek, «ez nuen uste hain baliagarria zenik baina lagun batek egin zidan web orria eta egia da leku aunitzetara ailegatzen dela».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun