Dozenaka lagun bildu ziren Iturenen larunbatean Sunbillako hilketa saiakera gaitzesteko

Ttipi-Ttapa 2022ko ots. 8a, 15:00

'Eraso sexista gehiagorik ez' pankartaren gibelean, eskualdeko dozenaka lagun bildu ziren larunbatean Iturengo plazan herriko bizilagun batek jasandako erasoa salatzeko. 

Duela bi aste gertatu zen erasoa. N-121-A errepidean autoan zihoanean, Sunbilla parean, tiro egin zioten. Tiroak gidariaren aldeko leiho ondoan jo zuen eta zorionez ez zuen gidaria zauritu. Erasoaren egileak direlakoan, foruzainek emakumearen bikotekide ohia eta haren egungo bikotea atxilotu eta hurrengo egunean epailearen esku jarri zituzten. «Hilketa saiakera» delituaren zantzuak ikusita, epaileak biak behin-behinean fidantzarik gabe espetxeratzeko agindu zuen. 

Larunbatean egindako kontzentrazioan hilketa matxista saiakera salatu zuten, eta biktimari elkartasuna adierazi zioten dozenaka lagunek. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun