Lentzeria bat baino gehiago da gaur egun, barneko arropaz gain pijamak, bainujantziak eta emakumezkoen arropa ere saltzen baitituzte. «Urteko sasoiaren arabera, produktuak aldatzen dituzte, urtaroarekin bat egiteko».
Web orria ere badaukate, «baina hor ez daude gure produktu guztiak. Dendan aurkitu dezakezunaren irudikapen bat da. Interneta erabili dezakegun bertze erakusleiho bat da, baina dendan, fisikoki, aunitzez ere hobe egiten dugu lan. Hala ere, Europa mailako merkatua lantzen dugu Internet bidez eta hagitz kontent gaude.