Ile-apaindegi batean egin zuen lan lehenagotik, «eta hor ikusi nuen eskualdean bazegoela eskaria honetan lan egiteko». Pausua eman zuen eta «funtzionatu egin du». Ahizparekin egiten du lan gaur egun zentroan.
Eskaintza zabala dute Arraten; «depilazioa, masajeak, aurpegiko tratamenduak, gorputzekoak, manikura, pedikura…» gorputza eta aurpegia lantzen dituzte bertan, baina «nire espezialitatea makillajea da». Aurpegiko tratamenduak, masaje lasaigarriak eta depilazioak ere «asko eskatzen dizkidate».
Doneztebeko merkatarien eta zerbitzuen elkarteko kide da Arrate. «Tokiko komertzioak elkarrekin egotea hagitz inportantea da. Askotan konpetentzia bezala ikusten digute baina ez gara, bakoitzak bere arazoak ditu eta elkarri lagundu behar diogu». Bezeroekin ere kontent dago Leizeaga, «nigan duten konfiantza eskertu nahi nieke».