Besten seinale aizkora apustua izanen dute igandean Urrozen

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 1a, 13:30
Urrozko bestetan egindako aizkora apustua artxiboko argazki batean.

Pandemia dela eta, joan den urtean bezala, alde batera utzi behar izan dituzte aurtengo sanmigelak Urrozen. Hala ere, keinu eginez, igandean, urriaren 3an, aizkora apustua antolatu dute.

Jon Rekondo eta Iker Vicente, Ugaitz Mugerza eta Mikel Larrañagaren aurka ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun