Dorrealdia elkartasun jaialdia izanen dute asteburuan Donamarian

Ttipi-Ttapa 2021ko ira. 29a, 11:00
Gani Mirzo musikaria, 'Armonías para después de la guerra' dokumentaleko irudian.

Gani Mirzo kurduak musika emanaldia eskainiko du ortziralean eta Mielotxin taldearen musika eta dantza proiektua aurkeztuko dute larunbatean, Kurdistango Mirzo Music Fundazioaren alde.

 

Dorrealdia elkartasun jaialdiaren lehen edizioa hartuko du Donamariak urriko lehen asteburuan. eta bertan musikaz, arteaz eta kultura tradizionalez gozatzeko aukera izanen da egitarau zabalarekin. Bi proiektu paregabe eta original ikusteko eta aditzeko aukera izanen da Donamarian.

Duintasunaen bidea, Kurdistandi, Gani Mirzoren eskutik ortziralean

Alde batetik Dignity Road (Duintasunaren bidea) proiektua, Gani Mirzo musikari kurduak zuzendua. Fran Lasuen eta Josean Martin musikariekin batera arituko da. Urriaren 1ean, ortziralean 20:00etan eskainiko dute Jauregian. Topaketa solidarioa izanen da, Kurdistango musikak entzuteko aukera emanen duena eta Armonías para después de la guerra dokumentalaren proiekzioa ere eginen dute.

Mielotxin taldeak ‘Ordago’ larunbatean

Urriaren 2an, larunbatean, 20:00etan Donamariako frontoiak eskainiko dute Ordago proiektua, Mielotxin taldeak sortua, Nafarroako jotan oinarritutako musika eta dantza ikuskizuna. Mielotxin taldea Iñigo Agerri, Ismael Yagüe, Pablo Castanera eta Salva Tarazonak osatzen dute eta beraiekin batera Noelia Compais jota-kantaria eta Saioa Askargorta, Leire Leza, Oihane San Martin eta Alix Artola dantzariak ariko dira.

Bi emanalditarako sarrerak online eros daitezke (www.papeleriatamayo.com) edo 722 722 163 telefono zenbakira deituta, eta bertan ere momentuan hartzen ahalko dira, 10 euroren truke. Bildutako diru guztia Kurdistango Mirzo Music Fundaziora bideratuko da.

Gaztelura bisita gidatua igande eguerdian

Egitaraua osatzeko, Lesagibelen eskultura erakusketa ikusgai izanen da urriko lehenbiziko asteburuan ere Gazteluaren lehenengo solairuan. Urriaren 3an, igande eguerdian, Jauregira bisita gidatua ere antolatu dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun