«Gure atautxi hasi zen dendarekin, 40ko hamarkadan erloju-denda bat ireki zuen Titi ostatuaren parean. Gero attak, amak eta osabak hartu zuten negozioa eta bertze lokal batean, sukaldeak eta etxe-tresnak saltzen eta muntatzen hasi ziren, bi lokaletan lanean. Orain anaia eta biok gaude, eta lokala berritu eta dena batera paratu dugu». Sukaldeko etxe-tresnak saltzen eta muntatzen dituzte batez ere, baita komuneko etxe-tresnak, pareta-armairuak «eta erlojuak, baina ez hainbertze». Muntaketaz gain, konponketak ere egiten dituzte etxez etxe.
Erloju-denda bat zen hasieran, Titi parean zegoena, eta gero bertze lokal bat erosi zuten eta etxe-tresnak saltzen hasi ziren. Denborakin atta sukaldeak montatzen hasi zen bi lokaletan egiten zuten lan eta gero nik lokala berritu eta dena batean jarri nuen. Orain gehienbat sukaldeko etxe-tresnak saltzen eta muntatzen dituzte, baita erlojuak, komuneko etxe-tresnak eta horma-armairuak ere. Muntaketaz gain, konponketak ere egiten dituzte, etxez etxe. Koronabirusak eragin postiboa izan du, gorakada handia izan zen, jendea ez zen etxetik ateratzen baino gu berdin-berdin joaten ginen haien etxeetara muntaketak eta konponketak egitera.