Uztailaren 26tik abuztuaren 20ra Udako Kirol Eskola izanen dute Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 22a, 15:00
2012ko Udako Kirol Eskolako parte hartzaileak.

Heldu den astelehenean, uztailaren 26an, abiatuko dute Udako Kirol Eskola Donezteben. Iñigo Oskoz herritarra gidari dutela hamar laguneko taldea bilduko da abuztuaren 20ra bitarte.

Astelehenetik ortziralera ordubetez, 11:00etatik 12:00etara, eginen dituzte jarduerak kiroldegian edo frontoian. Zazpi eta bederatzi urte bitarteko haurrak bilduko dira eta eskola martxan egonagatik, nahi duenak izena emateko aukera izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun