Iganderako antolatuak zituzten ekitaldiak gibelatzea erabaki du Iturengo Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko uzt. 12a, 09:00
Ginkana, bazkaria, ipuin kontalaria eta Trikidantzen kontzertua bertan behera utzi dituzte. Argazkia: Xaloa telebista.

Iturengo Udalak «zonaldeko egoera dela eta» iganderako, uztailaren 18rako, antolatuak zituen ekitaldiak gibelatzea erabaki du. Ondorioz, ginkanarik, herri bazkaririk, ipuin-kontalaririk eta Trikidantzen emanaldirik ez da izanen.

Udalak jakinarazi duenez, aitzinerago beste data bat pentsatuko dute ekitaldiok egin ahal izateko. Gazteek bezperarako antolatua zuten bertso bazkaria ere bertan behera utzi zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun