Aurten ere, Iturengo bestarik ez egitea erabaki du Iturengo Udalak, baina bai udalak, baita herriko gazteek ere, besten seinale gisa zenbait ekitaldi antolatuak zituzten uztailaren 17 eta 18an. Horietako bat, larunbaterako iragarria zegoen bertso-bazkaria, bertan behera uztea erabaki dute, «azken aldian zenbait koronabirus kasu positibo agertu direla eta badaezpada».
Aitor Mendiluze, Eñaut Agirre eta Unai Agirrek girotu behar zuten bazkalondo, baina, eran bezala, bertan behera utzi dute ekitaldia.
Biharamunean, uztailaren 18an bertze zenbait ekitaldi ere antolatu dituzte eta hauek oraingoz mantenduko ditu Iturengo udalak. Honela, haurrendako jokoak eta ginkana izanen dute. Ondotik, bazkariaren bueltan bilduko dira eta ipuin-kontalaria izanen dute. Ez bestak borobiltzeko, arratsaldean Trikidantz taldeak girotuko du herria.