Honen ondorioz, «hagitz eskaintza zabaleko denda dugu; ile-apaindegia, depilazio eta makillaje eskaintza, masajeak, manikura, pedikura, solariuma, azala zaintzeko tratamenduak…» Hau gutxi balitz, «arropa eta osagarri gehiago ere sartu ditugu orain», bezeroen irudia alderdi eta ikuspuntu guztietatik zaindu eta berritu ahal izateko.
Sare sozialak gaur egun edozein negoziorentzat garrantzi handikoak direla azaldu digu Amaiak; «bertze erakusleiho bat da, jendeak web orrian begiratzen du eta gero deitzen edo idazten digu, gauzak zenbat balio duten eta zein neurrikoak diren jakiteko». Gainera, produktuak gordetzeko ere eskatu ohi dute, «eta gero bila etortzen dira». Honek asko errazten du dendari eta bezeroaren arteko harremana.