Sakelakoarekin bideo hobeak egiteko ikastaroan izena emateko azken eguna

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak antolatu du mugikorrarekin bideo hobeak ikasten grabatzeko ikastaroa, Oier Fuentesen eskutik. Apirilaren 10 eta 17an emanen du ikastaroa, 10:00etatik 13:00etara Doneztebeko Herrigunean.

Gaur da ikastaroan izena emateko azken eguna. Interesatuek Malerrekako Mankomunitateari deitu (948 451 746) edo idatzi (euskarazerbitzua@malerreka.eus) beharko diote. Dohainik izanen da ikastaroa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun