Sakelakoarekin bideo hobeak egiten ikasteko ikastaroa apirilean Donezteben

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 16:00
Bideo hobeak grabatzen ikasteko aukera izanen da Doneztebeko Herrigunean.

Apirilaren 10ean eta 17an goizez emanen dute ikastaroa eta interesa dutenek aitzinetik izena eman beharko dute.

Malerrekako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskuko telefonoarekin bideo hobeak grabatzeko gakoak ikasteko ikastaroa antolatu du. Oier Fuentes (Katubi ikus-entzunezkoak) izanen da gidari eta parte-hartzaileak Doneztebeko Herrigunean bilduko dira apirilaren 10ean eta 17an, bi larunbatetan. Guztira sei orduko ikastaroa izanen da, bi egunez 10:00etatik 13:00etara elkartuko direlako.

Izen-ematea

Izena emateko Malerrekako Mankomunitatera deitu (948 45 17 46) edo idatzi (euskarazerbitzua@malerreka.eus) behar da  eta azken eguna apirilaren 8a, ortzeguna, izanen da. Ikastaroaren truk ez da deus ordaindu beharko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun