Doneztebeko Maite Moda bisitatzera sartzen denak, emakumeendako arropak eta osagarriak aurkituko ditu, markako arropak, neurri guztietakoak eta prezio doituetan. «Jendea lasai sartzea gustatzen zait, –dio Maitek– libertate osoarekin gauzak ikustea, presiorik gabe. Eta gero arropa etxean lasaiago probatu nahi izanez gero, lasai uzten diet eramaten» gaineratu du. Eta ez hori bakarrik, Maitek «hilabetero-hilabetero arropa berriak ekartzen» ditu dendara. «Jendeari gustatzen zaio berritasuna eta nobedadeak ikustea». Azken finean, horixe baita herriko denda batek duen armarik hoberena jendearen konfiantza irabazteko, «goxotasuna ematea eta hurbileko tratua eta zerbitzua eskaintzea».