2013an Male-Reka izeneko kamisetak serigrafiatuz hasi zuten ibilbide profesionala eta, urteak joan ahala, nabarmen zabaldu dute euren eskaintza komertziala. Berehala laneko arropak pertsonalizatzeari ekin zioten, edozein gremiotako arropetan biniloak eta estanpatuak serigrafiatuz eta baita bordatuak eginez ere: ezkontzetarako gauzak, pilota txapelketetako txapelak… Orain kirol arropen pertsonalizazioa ere egiten dute eta, Sport Maillot markarekin, internetez saltzeko prestatua dagoen webgunea estreinatu berri dute. Eta aurten, Covid-19a dela medio, merkatua zabaltzea erabaki dute. «Garbiketa-produktu industrialak saltzen hasi gara» dio Itziar Martinek. «Orain hidrogelak, maskarak eta garbitzeko produktu industrialak ere saltzen ditugu, landetxeentzat-eta».