Elite mailako finalerdiak erabakiak dira Malerrekako pilota txapelketan

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 21a, 09:00

Legasan asteartean jokatutako lehen bi partiden ondotik, asteazkenean Donezteben jokatu zituzten final laurdenetako azken partidak

Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako finalerdietako protagonista zein izanen diren erabakia gelditu da, asteazkenean Donezteben jokatutako azken bi partiden ondotik. Lehenbizikoan Buruzgain elkarteko Iriartek eta Gaskuek 22-18 irabazi ziren Donibaneko Barbarejori eta Oberenako Cuairani eta bigarrenean, Oberenako Oskoz eta Iruritak 22-10 irabazi zieten Buruzgaingo Larunberi eta Esteribarko Gili.

Legasako emaitzak, asteartean

Elite

Anso (Zugarralde) eta Arbizu (Irurtzun), 10 – Canabal eta Aldabe (Oberena), 22

Astiz eta Sarasa (Buruzgain), 22- Elizalde (Zugarralde) eta Iturriaga (Lodosa), 9

Doneztebeko emaitzak, asteazkenean

Elite

Barbarejo (Donibane) eta Cuairan (Oberena), 18 – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain), 22

De la Fuente (Buruzgain) eta Gil (Esteribar), 10 – Oskoz eta Irurita (Oberena), 22

 

Elite mailako finalerdiak otsailaren 3an

Gisa honetara, otsailaren 3an, 18:30ean hasita Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko diren finalerdiak erabakiak gelditu dira.

Oskoz eta Irurita (Oberena) - Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)

Astiz eta Sarasa (Buruzgain) - Canabal eta Aldabe (Oberena)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun