Legasan atzo jokatutako final laurdenetako lehen bi partiden ondotik, gaur jokatuko dira bertze biak Donzteben
Malerrekako eskuz binakako pilota txapelketan elite mailako pilotariak hasiak dira lehian. Hasieran gaur jokatzekoak zituzten final laurdenetako lau partidak Donezteben, baina lehenbiziko biak atzo arratsaldean jokatu zituzten Legasan. Lehenbizikoan, Oberena taldean ari diren Canabal eta Aldabe igantziarrek 22-10 irabazi zieten Zugarraldeko Anso eta Irurtzungo Aldaberi. Bertze partidan, Buruzgaingo Astiz eta Sarasak bederatzi tantotan utzi zituzten Zugarraldeko Elizalde eta Lodosako Iturriaga.
Legasako emaitzak, atzo
Elite
Anso (Zugarralde) eta Arbizu (Irurtzun), 10 – Canabal eta Aldabe (Oberena), 22
Astiz eta Sarasa (Buruzgain), 22- Elizalde (Zugarralde) eta Iturriaga (Lodosa), 9
Donezteben, gaur 18:30ean
Elite
Barbarejo (Donibane) eta Cuairan (Oberena) – Iriarte eta Gaskue (Buruzgain)
De la Fuente (Buruzgain) eta Gil (Esteribar) – Oskoz eta Irurita (Oberena)
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.