Aurtizko San Martin bestarik ez da izanen aurten

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 15:00
Honelako irudirik ez dute aurten izanen Aurtitzen, bestarik ez baitute eginen.

Aurtizko sanmartinak besta bereziak izaten dira herritar eta ingurukoentzat. Nolabait, Irurita eta Urdazubiko salbatore bestekin maiatzean abiatzen den eskualdeko herrietako besta egitaraua akitzen da Aurtitzen. Aurten, ordea, bertzelako giroa izanen da egun horietan herrian. Inguruko herri guztietan bezala, birusak eragindako egoeragatik, osasuna lehenetsi eta heldu den urtera arte esperatzea erabaki dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun