Malerrekako IV. Rallysprinta eginen dute uztailaren 18an

Ttipi-Ttapa 2020ko uztailaren 14a

Covid 19a dela eta, segurtasun neurri gisa, aurten sari banaketa ekitaldirik ez dute eginen.

Motorrak piztu eta gozatzeko aukera izanen dute uztailaren 18an, larunbatean, Donezteben. Izan ere, 14:30etik aitzinera Malerrekako IV. Rallysprinta izanen dute gozagarri. 16 kilometroko zatian lau buelta emanez, kronometratutako 64 kilometroko ibilbidea osatuko dute pilotu eta kopilotuek. Segurtasun-neurri guztiak bete beharko dira eta ikusleak musukoarekin joatea eskatu dute antolatzaileek. Gainera, sari-banaketa ekitaldirik ez dute eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun