COVID-19: Azken datuak

Osasunbidearen arabera Doneztebeko eremuan 51 positibo daramazkite metatuak, Elizondokoan 106, Leitzakoan 11 eta Lesakakoan 22

Osasunbideak jakitera eman duenez, gaur, maiatzak 22, 106 dira Elizondoko eremuan metatutako positiboak (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 51 Malerreka-Bertizaranan, 11 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 22 Bortzirietan. Datu hauek Nafarroako Osasun Sistema Publikoaren baitakoak dira, eta horietan ez daude sartuak zentro pribatuetako datuak. Gainera, kontuan hartu behar da Osasunbideak eremu bakoitzean bakar-bakarrik metatu diren positiboen kopurua ematen duela jakitera, eta ez du erraten zenbat positibo aktibo dauden toki bakoitzean, ez eta zenbat PCR proba egin dituen azken egunean eremu bakoitzean. Izan ere, gerta liteke gaixotu batek bere gaixoaldian hiru aldiz proba egitea eta hirutan positibo ematea. Horrelako kasuetan hiru positibo metatu direla diote estatistikek, baina positibo aktibo bakarra da.

 

Erlazionatuak

Nafarroan azkeneko orduetan bi pertsona hil dira koronabirusak jota eta bertze 5 PCR positibo zenbatu dituzte

Mendialdea

Datuen eguneraketa: maiatzak 22, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bi pertsona hil dira Covid-19 birusak jota. Hartara, orain a...

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun