COVID-19: Azken datuak

Nafarroan azkeneko orduetan bi pertsona hil dira koronabirusak jota eta bertze 5 PCR positibo zenbatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mai. 22a, 20:03

Osasunbideak jakitera eman duenez, azken orduotan 1.901 proba diagnostiko egin dituzte (1.143 PCR eta 758 test azkar), pandemia hasi zenetik 84.879 guztira

Datuen eguneraketa: maiatzak 22, 17:00etan   |   Azken 24 orduetan Nafarroan bi pertsona hil dira Covid-19 birusak jota. Hartara, orain arte erregistratu dituzten hildakoak 508 dira. Epidemia hasi zenetik, 8.812 dira Osasunbideak baieztatu dituen positiboak, horietatik 5.200 PCR proben bitartez eta 3.612 antigorputzen testaren bitartez. Positibo aktiboei dagokionez (kutsatuak - sendatuak - hildakoak), 3.867 dira orain ofizialki zenbatutakoak, atzo baino 21 gutiago. Eritasuna gainditu dutenei dagokionez, 4.437k hartu dute alta epidemiologikoa, horietatik 141ek azkeneko orduetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun