Saldiasko eskolako ikasle, irakasle eta gurasoek inauteriak ospatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko mar. 2a, 09:30

Joan den ortziralean, otsailaren 28an, Saldiasko eskolako haur, guraso eta irakasleek inauteriak ospatu zituzten. Eskolako irakasgaiarekin bat eginik, Afrika hartu zuten gaitzat. Batzuk lehoiz, besteak jirafaz eta gainontzeko guztiak masaiz mozorratu ziren. Eguraldia eta musika lagun, plazan, herri sarreran eta frontoian, dantzan eta kantuan aritu ziren. Argazkiak: Izaskun Zubialde.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun