Lehenbiziko aldiz eskean atera dira neskak Sunbillako inauterietan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 24a, 12:19

Inauteriei gogotsu ekiteko, gazteek Ariztigainen gosaldu dute. Argazkia: Mari Koro Paskual.

Ariztigain kanpinean egin duten gosariarekin hasi dituzte inauteriak argazkiko gazteek. Aurten, gainera, estreinako aldiz, neskak atera dira baserrietako eskean. Bi taldetan banatuta, Modesto eta Joxe Angel akordeoilariarekin ibiliko dira. Arratsaldean, berriz, eskolako lagunen txanda izanen da. Frontoian elkartu, kantak abestu eta karrikaz karrika ibiliko dira ikasle, irakasle eta gurasoak. Gauez eskean ibilitakoak Fondan afalduko dute eta emakumeen afaria Ulibeltzak Elkartean eginen dute.

Asteburuan izanen du segida Sunbillan inauteri giroak.

Ilbeltzak 25, larunbata

10:00etan Bustitz ostatuan gosalduta, eskean ibiliko dira gazteak Beñat akordeolariak lagunduta. Ondotik bazkaria eginen dute Fondan. 17:00etatik 20:00etara Disko Festa izanen dute Ulibeltzak Elkartean Alberto Djarekin. Gauean gazteek Elortxuri jatetxean afalduko dute.

Ilbeltzak 26, igandea

11:00etan karrozen desfilea. Desfileko denboran opilak, gaztainak, tortilla eta ardoa banatuko dituzte. Desfilea bukatutakoan, bi magren eta bildotsaren zozketa.  14:30ean bazkaria Ulibeltzak elkartean eta bazkalondoan dantzaldia Hauspolariek taldearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun