Minutu bateko isilunearekin oroitu du Parlamentuak Sunbillako lan istripuan hildako langilea

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 23a, 16:30

Unai Hualdek Parlamentuaren dolumina eta elkartasuna helarazi dio Abdelali El Haouren familiari

Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da gaur, atzo asteazkena, urtarrilak 22, Sunbillan egurra biltzeko makina batek harrapatuta lan istripuan zendutako langilearen memoriaren alde.
 
Unai Hualdek, Parlamentuko Lehendakariak, Legebiltzarraren dolumina eta elkartasuna helarazi die Abdelali El Haou, 52 urteko Doneztebeko bizilagunaren familia eta lagunei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun