Sunbillan Doneztebeko 52 urteko langile bat hil da laneko istripuan

Ttipi-Ttapa 2020ko urt. 22a, 18:19
Foruzaingoko agenteak Sunbillan gertatutako lan istripuaren lekuan. Argazkia: Foruzaingoa

Sunbillan Doneztebeko 52 urteko langile bat hil da laneko istripu baten ondorioz. 16:00 aldera gertatu da ezbeharra, Añerdi auzoan. Foruzainek ikertzen ari dira istripuaren nondik norakoak. Antza denez, egurra kargatzen ari zela gertatu da ezbeharra.

Istripua gertatu den tokira Foruzaingoaren Trafikoko patruila bat eta Doneztebeko mediku-erizainak ere joan dira. Hildakoaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eraman dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun