Azaroaren 25a Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, egun horren bueltan hainbat hitzordu izanen dira. Azaroaren 22an, genero indarkeria salatzeko elkarretaratzea eginen dute biribilgunean, ortziralean 12:00etan. Egun berean, Irungo emakumeak plazara dokumentala ikusteko aukera izanen da zineman, 20:00etan.
Asteburua borobiltzeko, hilaren 24an, Berdintasunari Konta eta Kanta haurrendako tailerra antolatu dute. Herrigunean eginen dute, igandean 11:30ean.
Gazte Burrunbak, bere aldetik, emakumezko bertsolariekin bertso-afaria antolatu du azaroaren 30erako. 20:30ean bertso-poteoa eginen dute eta 21:30ean afaltzeko bilduko dira Herriko Ostatuan. Sarai Robles, Saioa Alkaiza eta Julio Soto ariko dira bertso-kantari, Maialen Belarra gai-jartzaile dutela.
Afarirako txartelak Titi ostatuan eros daitezke; Gazte Burrunbako bazkide direnek 20 eurotan eta bazkide ez direnek 25 eurotan.