Afarira joan nahi dutenek txartelak Titi ostatuan eros ditzakete, 25 eurotan (Burrunbako bazkideek 20 eurotan). Azaroaren 26ra arte, hau da, asteartera arte, erosi ahal izanen dira eta 80 txartel baino gehiago ez dira salduko.
Txartelak azaroaren 26ra arte daude salgai eta 80 baino ez dituzte salduko
Gazte Burrunba Kultur Taldeak, Udalaren laguntzaz, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren bueltan, bertso afaria antolatu du. Azaroaren 30ean, hondarreko larunbatean, izanen dute Donezteben. Saioa Robles, Saioa Alkaiza eta Julio Soto bertsolariek girotuko dute afaria eta Maialen Belarra izanen da gai-jartzaile.
Afarira joan nahi dutenek txartelak Titi ostatuan eros ditzakete, 25 eurotan (Burrunbako bazkideek 20 eurotan). Azaroaren 26ra arte, hau da, asteartera arte, erosi ahal izanen dira eta 80 txartel baino gehiago ez dira salduko.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.