Parte-hartzeak eta hautagaiei emandako boto kopuruak goiti egin dute Urrozen

Ttipi-Ttapa 2019ko aza. 18a, 10:01

2019ko eta 2015eko hauteskundeetako emaitzen konparaketa.

2015ean Alkartasuna taldeak baino babes zabalagoa jaso du hauteskunde hauetan Herriko Taldeak. Ez hori bakarrik. Botoa emateko eskubidea zuten 157 urroztarretik 73k eman dute botoa eta parte-hartzeak lau puntu egin du goiti: duela lau urte %42,41ekoa izan zen eta aldi honetan %46,5ekoa izan da. Ondoko egunetan erabakiko dute zein izanen den alkatea. Ikusi  hemen emaitzak.

Herriko Taldearen izenean aurkeztu diren Josu Zozaia Ubiria, Imanol Juanena Aleman, Unai Madariaga Iribarren, Mikel Zozaia Ursuegi eta gaur egun zinegotzia den Patxi Urroz Telletxeari eman dizkiete botoak herritarrek eta orain, hautagaiek euren artean erabakiko dute zein izanen den ondoko lau urteetan alkate.

Hautagai bakoitzaren botoak

  • Josu Zozaia Ubiriak 60 boto.
  • Imanol Juanena Alemanek 53 boto.
  • Unai Madariaga Iribarrenek 50 boto.
  • Mikel Zozaia Ursuegik 47 boto.
  • Patxi Urroz Telletxeak 29 boto.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun