Sunbillako eskolako Guraso Elkarteak bota du bestetako txupinazoa

Ttipi-Ttapa 2019ko abu. 12a, 11:00

Aurtengoan Sunbillako eskolako Guraso Elkarteak bota du San Tiburtzio bestetako txupinazoa larunbat eguerdian, bortz eguneko bestei hasiera emanez. Gari Larraburu Bertiz, Aitor Ibarra Mitxelena ‘Jalisko’, Bixente Ibarra Ibarra eta Aitziber Juanenea Andiarena izan dira lehen suziria pizteaz arduratu direnak. San Tiburtzio eguneko dantza eta ospakizunak pasatuta, aste tarteko hiru egunei ekin diete Sunbillan, hauek ere ekitaldiz beteak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun