Patxi Bertizek eta Ainhoa Irisarrik irabazi dute Elgorriagako bestetako toka txapelketa

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 29a, 10:00

Ortziraleko gazte bazkarian 18 lagun bildu ziren. Arratsaldean gaztetxoentzako apar besta eta ipuin-kontalaria izan zituzten eta iluntzean zopak jan zituzten, Herriko Ostatuan. Larunbatean partxis txapelketa, paella jatea, mus txapelketa herrikoia, tribial jokoa... izan zituzten. Igandea toka lehiaketarekin hasi zuten eta Patxi Bertiz eta Ainhoa Irisarri izan ziren trebeenak. Zikiro jateak ez zuen hutsik egin eta segidan Beñat eta Fernandok girotu zituzten bazterrak. Afalondoan akitu zituzten bestak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun