Santiago egunez, goizean botatako txupinazoaren, txistulari eta buruhandien kalejiraren, mezaren eta dantzarien emanaldiaren ondotik ere izan dituzte ospakizunak Elgorriagan. Arratsaldean, haurrendako jokoak izan zituzten plazan, trikitilariak eta lehiaketara 21 tortilla aurkeztu zituzten. Lehia alde batera utzi eta ederki dastatu zituzten elgorriagarrek, bestetako lehen eguna borobiltzeko. Bestaj segida izanen du asteburuan. Argazkiak: Nerea Etxeberria
TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.