Uztailaren 25etik 28ra bitarte ospatuko dituzte Elgorriagako bestak

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 23a, 06:30
Hondarreko egunean afaria eginen dute plazan.

Ortzegunetik igandera bitarte haur, gazte eta helduen gozamenerako ekitaldiak izanen dituzte Elgorriagan.

Uztailak 25, ortzeguna

11:00etan txupinazoa. 0ndotik, txistulariak eta buruhandiak herrian barna. 11:30ean meza. 12:30ean Doneztebe dantza eskolako dantzariak. 13:30ean luntxa. 17:00etan haur eta gaztetxoendako jokoak herriko plazan. Ondotik, Oihana eta Oihana trikitilariek alaituko dute giroa. 20:00etan tortilla lehiaketa (aitzinetik osagaiak banatuko dira). 21:00etan tortilla jatea.

Uztailak 26, ortziralea

10:00etatik 13:00etara haurrendako puzgarriak. 13:30ean haurren bazkaria elkartean edo plazan. 16:00etan espuma festa haur eta gazteendako. 18:00etan Ameli ipuin-kontalaria. 21:30ean Zopak Herriko Ostatuan. Gauean, kontzertuak Zakill, Mugaldekoak, Sofokaos eta Elektropatxaranga.

 

Uztailak 27, larunbata

11:00etan partxis txapelketa. 13:00etan paella jatea herriko plazan. 16:30ean mus txapelketa herrikoia. 17:00etan tribial jokoa haurrendako eta ondotik buruhandiak. Arratsaldez eta gauez musika Gabenara taldearekin.

Uztailak 28, igandea

12:00etan toka lehiaketa. 14:00etan zikiro jatea, Beñat eta Fernandok giroturik. 18:00etan boneta lehiaketa. 21:00etan afaria plazan. 00:00etan besten amaiera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun