Elgorriagako bestak hasi dituzte

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 25a, 11:58

Lau egunez ekitaldi andana izan dituzte.

Lau egunez, haur, gazte eta helduentzako ekitaldiak izanen dituzte.

Ostatuaren kudeaketaz arduratzen den Itsaso Torrecillas Otegiren eskutik lehertu da Elgorriagako bestei hasiera eman dien txupinazoa. Txistulari eta trikitilariak herrian barna ibili dira eta 11:30ean meza hasi dute. Aurten buruhandiak ere izan dituzte. Izan ere, Luis Cambrak egin eta Udalari oparitu dizkio, arropa eta guzti. Orain, 12:30ean, Doneztebe dantza-eskolako dantzarien emanaldia izanen dute. 13:30ean luntxa eskainiko dute eta arratsaldean haur eta gaztetxoendako jokoak izanen ditzute, herriko plazan. 20:00etan patata tortilla lehiaketa hasiko da, eta dastatu bitartean, Oihana eta Oihana trikitilariek alaituko dute giroa.

Herritarrek gogotsu hasi dituzte bestak.

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun