53 lagun bildu dira Iturenen haurren eguneko bazkarian

Ttipi-Ttapa 2019ko uzt. 22a, 10:15

Lau egunez, ortzegunetik igandera, besta giro betean ibili dira iturendarrak. Ortziralean haurren eguna izan zuten eta 53 lagun bildu ziren. Arratsaldean, heldu eta haurren arteko frontenis txapelketako finalak jokatu zituzten. Helduetan txapelketaren hirugarren edizioa izan zuten. Irune eta Haizeak Naroa eta Maider garaitzea lortu zuten, 30-24. Gaztetxoen artean, berriz, Ander eta Asier izan ziren lehendabiziko edizioko irabazleak. Azken horiek Urki eta Oinatzi irabazi zieten, 18-15.  Ilunabarrean herriko dantzariek emanaldi ederra eskaini zuten. Argazkiak: Maria Larretxea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun